Parkinsona duten pertsonen zaintzaile informalen beharrak aztertzen
Parkinsona duten pertsonen zaintzaile informalen beharrak aztertzen
Where did the research take place?
The study site has not been established. Author addresses may differ from where the research occurred.
A plain-language reading has not been prepared for this paper yet.
Original abstract
Parkinson gaixotasuna gaitz neurodegeneratibo bat da. Espainian, 160.000 pertsonari eta mundu osoan 7 milioi baino gehiagori eragiten die. Gaixotasun honek jasaten dutenei ez ezik, zaintzaile informalei ere eragiten die. Zaintzaileen rola Parkinson gaixotasuna duten pertsonen ongizatean eta haien bizi-kalitatean izan dezakeen eragin negatiboa kontuan hartuta, ezinbestekoa da zaintzaileen beharrak aztertzea. Helburua: Parkinsona duten pertsonen zaintzaileen beharrak (emozionalak, fisikoak, sozialak eta ikaskuntzazkoak) analizatzea. Metodologia: Adierazitako helburua lortzeko, 2015 eta 2025 urteen artean argitaratutako literatura zientifikoaren berrikuspen kritikoa egin zen. Zortzi datu-base kontsultatu ziren, baita eskuzko bilaketaren bitartez lortutako beste baliabide batzuk ere. Barneratze eta kanporatze irizpide batzuetan oinarritutako hautaketa-prozesu zorrotz baten ondoren, ikerketarako garrantzitsuak ziren 14 azterlan sartu ziren guztira. Emaitzak: Parkinson gaixotasuna duten pertsonen zaintzaileen hiru behar aztertzen dira: emozionala (laguntza psikologikoa eta laguntza taldeak), soziala (euskarri sistemak, laguntza komunitarioa eta egokitzapen sozioekonomikoa) eta ikaskuntza (gaixotasunari buruzko informazioa, kudeaketa estrategiak eta eskura dauden baliabideak). Ondorioak: Literaturaren azterketak Parkinsona duten pertsonen zaintzaile informalen behar nagusiak identifikatu ditu. Zaintza-lanek esfortzu fisiko handia eskatzen duten arren, behar fisikoei buruzko informazio falta nabarmentzen da. Testuinguru honetan, erizaintzaren rola funtsezkoa da: informazioa, prestakuntza eta baliabideetara sarbidea eskainiz, eta beste profesionalekin lankidetzan, zaintzaileen ongizatea eta arreta pertsonalizatua bermatzeko. 78 p. -- Bibliogr.: p. 37-42