Errealitate birtualaren eragina Parkinsona duten pazienteen orekan, martxan, mugimenduan eta erorketa arriskuan: ohiko erehabilitazioarekin egindako alderaketa
Errealitate birtualaren eragina Parkinsona duten pazienteen orekan, martxan, mugimenduan eta erorketa arriskuan: ohiko erehabilitazioarekin egindako alderaketa
Where did the research take place?
The study site has not been established. Author addresses may differ from where the research occurred.
A plain-language reading has not been prepared for this paper yet.
Original abstract
Marko teorikoa eta justifikazioa: Parkinson gaixotasuna Alzheimer-aren ondoren munduan prebalentzia handiena duen neuroendekapenezko gaixotasuna da. Gaixotasunak eragiten dituen sintoma motoreen artean dardara, zurruntasuna, bradikinesia, desoreka eta urrats laburreko martxa daude. Sintomen tratamenduan neurri farmakologikoez gain neurri ez-farmakologikoak beharrezkoak dira; testuinguru horretan, fisioterapiak paper garrantzitsua du. Funtsezko tratamendua izan arren zenbait muga aurkezten ditu ( kostu ekonomikoa, denbora falta edo erorketen beldurra), hauek gainditu nahian azken hamarkadetan errealitate birtuala tratamendu osagarri gisa garatu da. Helburua: Errealitate birtualean oinarritutako errehabilitazioak Parkinsona duten pazienteen mugimenduan, orekan, martxan eta erorketa-arriskuan duen eragina aztertzea, ohiko fisioterapiarekin alderatuta. Metodologia: Horretarako literaturaren berrikuspen kritikoa planteatzen da, artikuluen hautaketa Medline, CINHAL, Cochrane, Embase, Scopus, Cuiden, Lilacs eta PubMed datu baseetan burututako bilaketa sistematikoaren eta Revista de Neurología, Frontiers, Journal of the American Geriatrics Society eta Revista Española de Geriatría y Gerontologia bezalako aldizkarietan eta ResearchGate bezalako sare sozial akademikoan burututako eskuzko bilaketaren bidez burutu da, artikuluak aztertu ondoren eta barneratze irizpideak aplikatu ondoren guztira 15 artikulu hautatu dira. Emaitzak: Errealitate birtuala ordezkapen-tresna gisa erabilita, eta telerehabilitazio moduan edo aurrez aurre aplikatuta, orekan, mugikortasunean, ibileran eta erorketa arriskuan onurak ekar ditzakeela eta ohiko errehabilitazioak lortzen dituen emaitzak lortu ditzakeela Iradokitzen dute. Bestalde, gehigarri gisa erabiltzean, kasu gehienetan, onura gehigarririk ez duela iradokitzen dute. Ondorioak: Errealitate birtuala aukera baliagarria izan daiteke bereziki ohiko errehabilitaziorako sarbiderik ez duten pazienteetan, ohiko errehabilitazioa jasotzen duten pazienteetan, ez da argi ikusten onura gehigarririk ematen duenik. Hala ere, interpretazio hau zuhurtziaz hartu behar da, aztertutako ikerketetan muga metodologiko garrantzitsuak identifikatu direlako. Euskeraz. 87 p. -- Bibliogr.: p. 31-34